Serunion Educak haur eta nerabeei haien hazkunde, garapen eta ongizate zuzenerako beharrezkoak diren osagaiak eskaintzen dizkie dietista eta nutrizionista kualifikatuek egindako menuen bitartez eta NAOS estrategiaren gomendioak betez, zeina Espainiako kontsumo, elikagai-segurtasun eta nutrizio agentziak bultzatua den. Kalitatea, zaporea eta ingurumenarekiko errespetua gure ezinbesteko baldintzak dira eskola-umeen bazkaria ongizate eta bizikidetza une bat izan dadin.

Horretaz gain, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitateetako ikasleei bideratutako sukaldaritza-zerbitzuak ere baditugu, haien kontsumo-profilera, behar nutrizionaletara eta egungo sukaldaritza joeretara egokitutako eskaintza gastronomikoa eskainiz. Kafetegiko edota jangelako eremua dinamizatzen dugu sasoiko produktuen kontsumoa eta bizimodu osasuntsua sustatzea helburu duten mezu eta jarduerekin. Ingurunea ere hobetzen dugu dekorazio atsegin eta informalarekin eta altzari eroso eta bisualki erakargarriekin gazteak inguruarekin identifika daitezen eta gustura senti daitezen bazkaltzen duten bitartean.

Hezkuntza proiektua

serunion-educa-proyecto-educativo-niños-decoracion

Serunionen elikadura eta hezkuntza batera doaz. Hezkuntzarekin dugun konpromiso sendoak gure lana sukaldaritza zerbitzu onena eskaintzetik harago joatea eragiten du eta eskola-umeen heziketan ere parte hartzea eragiten du.

7.000 monitore baino gehiagoko taldeak bere ahalegin osoa egiten du jangela eta jolastokia hezkuntza-eremu bilakatzeko hurrengo hiru ardatz nagusietan oinarrituz:

  • Osasunerako hezkuntza. Ohitura osasungarriak sortzea, elikadura orekatuan hezitzea eta bizimodu aktiboa sustatzea.
  • Iraunkortasunerako hezkuntza. Ingurumena zaintzea, birziklatzea sustatzea eta baliabideak aprobetxatzea.
  • Bizikidetzarako hezkuntza. Kooperazioa piztea, gizarte-erantzukizuna sustatzea eta berdintasun eta errespetua indartzea.

Gure urteko hezkuntza-proiektuak barne hartzen ditu tailer eta jarduera ezberdinak eta horien bitartez txikienek produktuak eta haien sasoiak, jarduera fisikoaren garrantzia eta higienea ezagutzen dituzte edo baita haien lurraldeko tradizio gastronomiko batzuk ere. Halaber, txikienei ingurunean gure jardueren eragina minimizatzearen garrantzia erakusten zaie, birziklatzea eta iraunkortasuna sustatuz.

Lerro pedagogiko arrunta jarraituz, gure hezkuntza-proiektua 2.000 zentro baino gehiagora egokitzen da eta 250.000 haur baino gehiagora iristen da. Pedagogo, monitore, koordinatzaile eta gainontzeko profesionalak, haien gaitasunak garatzeko heziak eta prestatuak bermatu egiten dute gure proiektuaren aplikazio zuzena.

Gure gastronomia

serunion-educa-gastronomia-niña-comiendo-judias

Gure sukaldeetan betiko errezetak prestatzen ditugu, tradizionalak, mediterraneoak eta eskualde bakoitzeko zapore tipikoekin, haurrek ezagutzen dituzten platerak eta jaten gozatzen dituztenak. Horiek egiteko bertako eta eskualdeko hornitzaileez fidatzen gara, zeinak lehen mailako lehengaiez hornitzen gaituzten.

Gure menu guztiek bermatu egiten dute goi-mailako balio nutrizionala eta produktu onenekin prestatuta daude, kalitate onena ziurtatzen duten lehen marketatik datozenak.

Gure nutrizionisten taldeak menu orekatu eta anitzak diseinatzen ditu eta horiek eskola-umeen elikadura zuzena bermatzen dute. Gure jangeletan ere barazki, fruta eta arraina maiztasunez kontsumitzea sustatzen dugu txikitatik denetik jaten ohi daitezen eta haien ohiko dietan barne har ditzaten. Hori guztia errezetategi zabal baten bitartez gauzatzen da eta bertan udazken/neguko eta udaberri/udako menuak daude, ikastetxeko jangelaren egunerokora eramaten direnak.

Gainera ikastetxearen eskura jartzen dugu nutrizio-saila eta familiak horrekin harremanetan jar daitezke telefono bidez (902 360 030) edo e-maila nutricion360@serunion.elior.com  edozein elikadura zalantza zuzenean argitzeko.

Gure Educa kontzeptuak

serunion-educa-conceptos-hombre-sirviendo-comida
  • Serunion Natur. Haur-eskoletarako elikadura-zerbitzua
  • Basic
  • Ikastetxeak
  • U by Serunion
  • L'atelier jangela
  • Bites kafetegia

Gure kolaborazioak

serunion-educa-proyecto-educativo-colaboraciones-politica-rsc

Gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituak, harago joaten saiatzen gara sukaldaritza zerbitzua eskaintzerako orduan. Proiektu solidario eta GKEtan parte hartzea gure gizarte erantzukizun korporatiboko politikaren ardatzetako batzuk dira.

Horregatik aktiboki kolaboratzen dugu elkarte eta erakunde desberdinekin eta horiek gure jarduera zuzena bermatzen dute:

Konponbide digitalak

app educa eus

ColeChef aplikazioa

Gure ColeChef aplikazio berria 24 orduko komunikazio-kanal berria eta zabala da eta edozein lekutatik sar zaitezke gailu mugikorren bitartez. Familien eskura jartzen da haien seme-alaben jangelako eguneroko eta pertsonalizatutako informazio guztia emateko:

  • Egunero zerbitzatzen diren menuak eta hileko menua, elikadura-informazioa modu argian eta xehatuan aurkeztuz.
  • Alergia eta elikadura-intolerantzia desberdinetara egokitutako menuak dieta bereziren bat behar duten haurren kasuan.
  • "Dieta biguna" eskatzeko aukera haurrak ondoezik daudenean.
  • Afarietarako gomendioak ikasleek bazkaldu dutenaren arabera, gure nutrizio-sailak landutako errezeta orekatuen iradokizunekin.
  • Gosari eta askari osasuntsuen gomendioak.
  • Gure monitore taldeak jangelan eta jolastokian egindako jarduerak.
  • Hiru hileko txostenak, lehen mailako irakaskuntzako eskola-umeen kasuan; Bidai-libreta haur-eskolako eskola-umeen kasuan.

Gure aplikazioa eskuragai dago Androiden zein iOSen. Hori aurkitzeko, bilatua "ColeChef" Google Playn edo Apple Storen. Informazio gehiago web orrian: https://colechef.com/

 

Serunion Educa WEBa

Gainera, informazio gehiago eskaintzen diegu familia eta ikastetxeei eskolako populazioaren osasun eta nutrizioari buruz. Errezeta erraz eta azkarrak erakusten dizkizuegu afari osasuntsu eta gozoetarako, eta material didaktikoa elikadura osasuntsurako ohiturak eta familian gozatzeko jarduerak sustatzen laguntzeko.
Serunion Educa