Gure kudeaketa sistema intregratua

serunion-nosotros-comprometidos-calidad-sistema-integrado-gestion-cocinero

Kalitatea faktore estrategikoa da gure bezeroen lehiakortasun eta asebetetzerako, eta horregatik, kalitate-sailean egunero lan egiten dugu eskaintzen ditugun zerbitzuen etengabeko hobetzea lortzeko. Konpainian badakigu kalitatea ez dela lehengai batera mugatzen, baizik eta gure prozesu guztiak barne hartzen dituela eta horiei guztiei aplikatu behar zaiela. Horregatik, gure sistemak ikuspegi orokorra du, zeinak konpromisoa duen elikadura segurtasunarekin, kalitatearekin, ingurumenarekin, laneko segurtasun eta higienearekin eta gizarte-erantzukizun korporatiboarekin, gure sistema integratuaren politikak jasotzen duen moduan.

Elikadura-segurtasuna eta kalitatea

serunion-compromiso-calidad-cocinero-removiendo-olla-camisa-negra

Gure helburu nagusietako bat da prestatutako elikagai guztien segurtasuna eta higienea bermatzea eta horien kontsumoaren ondorioz eratorritako edozein arrisku posible prebenitzea. Hori lortzeko, aplikazioko higiene-araudiak hartzen dira kontuan (indarrean dagoen elikadura-legeria, APPCC sistemak) eta baita ospe handiko arauak ere. Horren adibide dira gure ISO 9001 eta ISO 22000 ziurtagiriak.

Gure helburuak

serunion-nosotros-comprometidos-calidad-innovacion-objetivos-cocina-manager-cocinero

Gure helburuak konpainiaren marko estrategikoaren barruan finkatzen dira eta hurrengoan ardazten dira:

  • Kalitatezko produktuak zerbitzatzea, gehienezko elikadura-segurtasunarekin eta gure mahaikideei elikadura osasuntsurako aukera emanez, lehengaiei eta parte hartzen duten prozesuei kontrol zorrotzak aplikatuko zaizkiela bermatuz.
  • Gure prozeduren egokitzapenean etengabeko hobetze-protokoloa jarraitzea ingurumen eragin positiboa emateko gure jardueraren garapenean.
  • Garapen iraunkorrari laguntzea, kontuan hartuz gure interes taldeen beharrak eta aukerak.

Ingurumena

serunion-nosotros-compromiso-calidad-innovacion-medioambiente

Kudeaketa sistema integratuaren barruan, lortu beharreko helburuen artean funtsezko oinarri gisa finkatzen da ingurumenaren babesa. Ingurumenaren zainketa enpresako taldeko kide bakotzak egin beharreko funtzioa da. Badakigu gure jarduera egitean negatibo edo positiboki eragin dezakegula ingurumenean eta horregatik jaso dugu ingurumen-jardunbide egokien sorta bat gure ingurumen-gidan.

Gure neurriak hurrengoan oinarritzen dira:

  • Baliabideen kontsumoa kontrolatzea (ura, argia eta gasa) bai ordezkaritzetan zein gure zentro eta sukalde zentraletako bakoitzean.
  • Hondakinak eta horien eragina murriztea. Hori dela eta sustatu egiten dugu bereizketa eta birziklatzea.
  • Gure bezeroekin kolaboratzea aurrezteko, iraunkorrak eta gure ingurua babesten duten neurriak ezartzeko.

Laneko segurtasun, osasun eta ongizatea

serunion-comprometidos-calidad-riesgos-laborales-mujer-cocinero

Serunionen helburu behinena bere langile, bezero, hornitzaile edo erakundearekin harremana izan dezakeen edonorren segurtasuna eta osasuna bermatzea da.