serunion-educa-U-universidades

Gure Educa kontzeptuak

Serunion Natur. Haur-eskoletarako elikadura-zerbitzua

Natur aditua da lehen haurtzarora zuzendutako elikaduran, bereziki sentikorra den eta arreta berezia eskatzen duen sektorea.

Haur-eskolen beharretara egokitutako elikadura osasuntsuko kontzeptua eskaintzen dugu, nutrizio-eta zentzumen-kalitate goreneko menuak landuz, haurren garapen zuzena laguntzeko.

Zapore atseginak, testura homogeneoak, lanketa errazak eta kolore biziak eskaintzean oinarritzen da gure sukaldarien errezeta sekretua. Gure plateren prestaketarako sukaldaritzako teknika osasuntsuenak aukeratzen ditugu: labekatua, lurrunetako egosketa eta erregosiak.

serunion-soluciones-restauracion-escuelas-niños-cominedo-riendo

Basic

Bizitzako lehen urteak dira garrantzitsuenak. Aurkitu, esploratu, ezagutu... adin txikienetatik hasten dira haurrak esperientzia berriak bizitzen egunero. Basicen garapen horren partaide izan nahi dugu eta horregatik hasieratik parte hartzen dugu haurren hezkuntza eta aurrerapenean.

Gure proposamen integratzaile eta diziplina anitzekoa printzipioak eta tresnak ematen saiatzen da adin txikikoaren garapen pertsonal eta emozionalerako. Hori lortzeko hurrengo konponbideak proposatzen ditugu:

  • Hezkuntza-euskarria eskolako jangela- eta lo-ordutegian.
  • Goizeko harrera zerbitzuak goiztiarrenentzat, gure taldeak emango die gosaria.
  • Arreta hezkuntza ematea behar espezifikoak dituzten ikasleei.
  • Gurasoen eskola.
  • Bitartekaritza eta harrera zerbitzuak etorkinentzat.
  • Ikastetxeetako zuzendarientzako babesa.
  • Informazio eta sentsibilizazio kanpainak.
  • Hezkuntza proiektuak administrazioentzat.
  • Ludotekak
  • Eskolaz kanpoko jarduerak.
serunion-educa-conceptos-basic-monitora-niña

Ikastetxeak

Eskolako jangela dinamizatzeko gure eskolei adin-tarte bakoitzera egokitutako dekorazioa eskaintzen diegu, balioen komunikazioa sustatuz; esaterako, ingurumenarekiko errespetua, portaera egokia eta kideekiko errespetua. Material desberdinak erabiltzen ditugu jangela edertzeko eta horrela eremu entretenigarria egiteko.

serunion-educa-niños-decoracion

U by Serunion

"U" by Serunion unibertsitateetako, ikastetxe nagusietako eta unibertsitate-egoitzetako merkatuarentzat garatutako kontzeptu berria da. Oso kontzeptu gaztea da eta konponbide gastronomiko fresko eta anitza uztartu egiten du dekorazio proposamen moderno eta praktikoarekin.

Bi modalitate desberdin eskaintzen ditugu:

  • L'Atelier jangela

Jatetxe horrek autozerbitzuko lerroa edo mahaira eramateko zerbitzua ditu eta bertan eremua eta janaria arduraz aukeratuta daude unibertsitate-ingurunearen erritmora egokitzeko. L`atelierrek zuri eta beltzen irudi oso garbia eskaintzen du eskaintza-eremuak nabarmenduz.

Eskaintza gastronomikoa eguneko menuan oinarritzen da, hasierako aukeraketa batekin, plater nagusiekin eta postreekin. Gainera, proposamen horrek integratu egin ditzake entsalada-buffeta eta kafetegiko gunea.

  • Bites kafetegia

Modula daitekeen kafetegi-kontzeptua da eta askotariko formatuak ahalbidetzen ditu, horiek guztiak bezero bakoitzaren egoerara egokitzeko diseinatuak. Bitesek aukera ematen digu lagundutako zerbitzu-lerroko elementu tipikoak integratzeko kafetegiko barra klasikoa eta autozerbitzuko beira-arasa edo hozkailuen bitartez.

Bitesek kaferako etena momentu atsegin batean bilakatzen du bere estilo moderno eta desberdinari esker, eta kafetegiko produktuak eskaintzeaz gain, hurrengoa eskuratu ahal izango da: plater konbinatuak, hanburgesak prestatzeko eremu berezia, entsalada-buffeta eta take away produktuen aukera zabala; esaterako, ogitartekoak, sandwichak, opilak, postreak eta freskagarriak.

serunion-educa-conceptos-universidades-hombre-hamburguesa

Gure bezero batzuk

  • CEU
  • Bilboko Lycée Français
  • Escoles FEDAC
  • Attendis Colegios
  • Lycée Français d´Alicante
  • Lycée Français de Barcelone
  • JM
  • Hijas de María Auxiliadora
  • FEC
  • Lycée Français de Seville
  • Lycée Français de Madrid
  • Ikastetxe marianistak
  • Lycée Français Valence
  • Eskolapioak Hezkuntza Fundazioa
  • Boskotarrak
  • Maristak
  • Hezkuntza fundazioa

Jar zaitez Serunionekin harremanetan

serunion-educa-clientes-logotipos-nuestros-conceptos