Grupo Elior

1991 an sortua, Elior sukaldaritza eta zerbitzuetan mundu-mailako operadore bilakatu arte hazi da, 6.694 milioi euroko diru-sarrerak sortuz 2107-2018 urte fiskalean 25.600 jatetxe eta 15 herrialdeetan dituen saltokien bitartez.

Bisitatu webgunea Elior Group eta aurkitu hemen zure Activity Plana

cifras

Bikaintasunarekin duen konpromiso irmoak bultzatuta, gure 132.000 profesionalek catering eta zerbitzu konponbide berritzaile eta pertsonalizatuak eskaintzen dituzte bere 6 milioi bezeroei enpresa-, industria-, hezkuntza-, ospitale-, bizitegi- eta aisialdi-sektorean.

Elior Nazio Batuen Mundu Itunaren kide da 2004 az geroztik eta gure filosofia korporatiboa (besteekiko kalitatean eta harreman arduratsuetan oinarritzen dena) gure leloan islatzen da: "Arretaz beteriko mundua".

Etengabeko hedapenean dagoen taldea

Urteen poderioz, Grupo Elior bereizi egin da pertsonen osasunari eta haien segurtasunari emandako arreta handienarengatik. Helburua da ongizatearen kultura transmititzea, eta horrek konbinatu egiten ditu erakunde multinazional handi baten eraginkortasuna eta bertako errealitateen ezagutza sakona.

Time Savored

Gure taldeen bikaintasun profesionala, bere konpromiso irmoa kalitatearekin eta berritasunarekin eta bere sektoreko zerbitzu onena, islatu egiten dira Grupo Eliorren lelo korporatiboan: Time savored.

Berrikuntzaren garrantzia

Grupo Eliorrek eguneroko konpromisoa du jateko eten bakoitza zapore eta ongizateko unea bilaka dadin. Gure helburua da ziurtatzea mundu guztiak bere denboraren kontrola berrartzen duela eta esperientzia ahal bezain beste gozatzen duela.

Ulertzen dugu gure bezeroek geroz eta itxaropen handiagoak dituztela eskuragarritasun, erantzukizun eta interakzioari dagokionez. Era berean, badakigu hobetu eta berritzeko, zerbitzuak janetik harago joan behar duela.

Horregatik, gure berrikuntza-politikak etengabe bilatzen ditu kontzeptu eta zerbitzu berriak erabiltzailearen esperientzia hobetzeko eta sukaldaritza-zerbitzuen hornitzailerik apurtzaileena eta modernoena bilakatzeko.

Behar bakoitzerako konponbideak

serunion-cocinero-mujeres-plato

Ezagutu gure sukaldaritza irtenbideen artean zure egoerara gehien egokitzen dena. Bazkaria partekatutako gozamen unea dela bermatzeko, mahaikide bakoitzari bere beharretara pertsonalizatutako erantzuna eskaintzen diogu.