serunion-salud-comida-pacientes

Zaindu egingo zaitugu gehien behar duzunean

Dieta osasuntsu eta orekatua batzuetan hobetzeko lehen pausua izaten da.

Elikadura zuzena funtsezkoa da osatze-prozesu orotan

Osagai bakoitzaren aukeraketa zorrotzak ahalbidetu egiten digu menu erakargarri eta atsegingarriak lortzea, produktu aukera zabala erabiliz, bereziki haien elikadura-gaitasunengatik aukeratuak.

Arreta maximoa ematen diegu gaixoen behar nutrizionalei, janari zaporetsu eta kalitatezkoa eskaintzeaz ahaztu gabe, zeinak funtsezko elementuak diren behar bezalako suldaritzako esperientzia batez gozatzeko, bai gorputzarentzat zein gusturako.

Behar bakoitzera egokitutako konponbide gastronomikoak

Gure mahaikidetako bakoitza bakarra da. Horregatik, gure konponbideek gaitasuna dute gaixoen behar eta egoera guztietara egokitzeko, helburu bakarrarekin: haien esperientzia hobetzea eta jatordua ongizate eta osasuneko unea bilakatzea.

Gure menu eta dietak xehetasunez planifikatzen dituzte gure sukaldari, dietista eta nutrizionista taldeek oso anitza den kolektiboaren behar fisikoe eta nutrizionaletara egokitzeko. Kasu askotan aukera desberdinen artean aukera dezakete haien menua.

Ospitaleko zure egonaldia atseginan izate aldera, konponbide berritzaileak eskaintzen ditugu; adibidez, Facile à Manger izenekoa, elikagaiak sukaldatzeko sistema berezia, mastekatze eta irensteko zailtasunak izan arren zaporea eta jatearen plazerra alde batera utzi nahi ez duten pertsona horientzat pentsatua.

serunion-mayores-menus-mayores-dietas-textura-modificada-facile-manger-verde

Nutriplan, berrikuntza teknologikoa gaixoen eskura

Serunionek konponbide teknologikoak eskaintzen ditu gaixoentzako elikadura-zerbitzuaren kudeaketarako, zerbitzu eraginkorrago eta gardenagoa bermatzeko.

Gure Nutriplan aplikazioaren bidez, erabiltzaileak bere eskura ditu gaixoei, laguntzaileei (gela-zerbitzua) eta osagarriei eskainitako zerbitzuari buruzko informazio guztia.

Aplikazio hori SAP ingurunetik abiatuz garatu dena, ospitaleko sistema informatikoan integratu daiteke edo modu independentean kudea daiteke.

Jar zaitez Serunionekin harremanetan

serunion-salud-app-nutriplan-tecnologia-pacientes