Pribatutasun politika

SERUNION, SAU.k lehentasunezko alderditzat hartzen ditu erabiltzaileen pribatutasuna eta haien datu pertsonalen konfidentzialtasuna. Pribatutasun politika honen bidez, gure web orria erabiltzean zer datu pertsonal biltzen eta nola prozesatzen, erabiltzen eta babesten ditugun jakinarazten dizugu.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

SERUNION, SAU. (aurrerantzean, SERUNION) da web orrian tratatzen edo biltzen diren datu pertsonalen arduraduna. Egoitza soziala (C/Esteban Terradas nº 8 Leganés, Madrid) eta A59376574 du IFK zenbakia.

SERUNIONek datuak babesteko ordezkari bat izendatu du, eta edozein unetan jo dezakezu harengana datu pertsonalen tratamenduari buruz duzun edozein zalantza kontsultatzeko, idazki bat bidaliz adierazitako posta-helbidera edo helbide elektroniko honetara (lopd@gruposerunion.com)

Nola biltzen ditugu zure datuak?

Oro har, erabiltzaileek ez dute datu pertsonalik jakinarazi behar webgunea erabili ahal izateko.

Daturik jakinarazten badiguzu, borondatez izango da. Harremanetarako zenbait formulario dituzu zure datuak jakinarazi nahi badizkiguzu. Horrez gain, web orrian nabigatuz SERUNIONen beste webgune batzuetara irits zaitezke, eta horietan zure datuak eman diezazkigukezu harpidetzeko edo zure intereseko edukiak deskargatzeko.

Zertarako tratatuko ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datuak xede hauetarako erabiliko ditu SERUNIONek:

  • Harremanetarako formularioaren bitartez bidali diguzun eskaera kudeatzeko, Serunion Taldeko dagokion enpresak kudea dezan, zerbitzuaren eta kokaleku geografikoaren arabera.
  • Blog eta/edo newsletterretara harpidetzeko eskaerak kudeatzeko.

Esanbidezko baimena da datuen tratamendurako oinarri juridikoa, eta datuak biltzeko unean Pribatutasun Politika onartuz formalizatuko da.

Enpleguari buruzko atalera bazoaz eta hor zure datuak ematen badizkiguzu hautaketa prozesu batean parte hartzeko edo SERUNIONen lan poltsa batean sartzeko, berariaz datu tratamendu horietarako dugun Pribatutasun Politika onartzeko eskatuko dizugu.

Gainera, web orrian cookieak erabiliz, nabigazio esperientzia nola hobetu azter dezakegu. SERUNIONek zenbait informazio bildu eta azter ditzake bisitari eta erabiltzaileek web orriari ematen dioten erabilerari buruz. Besteak beste, informazio hau bil daiteke: webgunearen trafiko bolumena, bisiten maiztasuna, egin diren eragiketa motak eta zenbat denboran, nabigatzailearen eta sistema eragilearen mota, eta abar. Cookien tratamendua beste datu pertsonal batzuekin konbinatzen bada, erabiltzailea identifikagarri bihur daiteke. Baina erabiltzaileak aurka egin diezaioke horri, eta cookieak kudeatzeko konfigura dezake nabigatzailea, Cookien Politikan azaltzen den moduan.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Zure datu pertsonalak horiek biltzera eraman zuen xedea betetzeko behar den denboraz gordeko dira. Zure datuak hainbat xedetarako erabiltzen badira eta hori dela-eta epe desberdinez gorde behar baditugu, gordetzeko aldi luzeena aplikatuko dugu.

Zure datuak jadanik beharrezko ez direnean, legezko betebeharrak betetzeko soil-soilik sartu ahal izango da horietara, edo modu seguruan suntsituko dira.

Informazioa marketing-xedeetarako erabiltzeari dagokionez, zuk aurkakoa adierazi arte gordeko dugu informazioa helburu horretarako.

Norekin partekatuko ditugu zure datuak?

Zure eskaeraren arabera, egoitza Europako Esparru Ekonomikoan duten SERUNION Taldeko enpresei jakinarazi ahal izango dizkiegu zure datuak. Harremanetarako formularioaren bidez egin baduzu eskaera, eskaerari erantzun diezaiokeen Taldeko enpresari jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak.

Hemen kontsulta dezakezu SERUNION Taldeko enpresen zerrenda

Datu jakinarazpen horiek zuk esanbidez emandako baimenean oinarritzen dira, halaber, eta datuak biltzeko unean Pribatutasun Politika onartuz formalizatzen da baimen hori.

Berariazko formularioan aurkakoa adierazi ezean, zure datuak ez zaizkie beste hartzaile batzuei jakinaraziko.

Nola babesten ditugu zure datuak?

SERUNIONek konpromisoa du informazioaren segurtasunarekiko, eta segurtasun politikak eta prozedurak zehaztu ditu zure datuen konfidentzialtasuna bermatzeko.

Hirugarren batzuekin zerbitzu jakin batzuk kontrata ditzakegu eta haiek zure datu pertsonaletara sartzea eta/edo horiek tratatzea ekar dezake horrek, baina betiere indarrean den legeria eta gure segurtasun politikak bete behar dituzte hirugarren horiek, informazioa SERUNIONen argibideei jarraikiz erabiltzen dutela bermatu behar dute, eta neurri tekniko eta antolamendu-neurri egokiak ezarri behar dituzte informazioaren konfidentzialtasuna bermatzeko.

Zer eskubide dituzu datuen babesaren arloan?

Edonoiz balia ditzakezu zure eskubideak, datu pertsonalak babesteko ordezkariarengana joz, dela arestian adierazitako helbide elektronikoan, dela posta arruntez.

Zehazki, zure datu pertsonaletara sartzeko, oker dagoen edozein datu zuzentzeko, zure datu pertsonalak ezabatzeko eta tratamendua mugatzeko eska dezakezu, eta datuen eramangarritasuna ere eska dezakezu, indarrean den legeriak xedatutako baldintzetan betiere.

Horrez gain, zure baimena bada tratamenduaren oinarri juridikoa, edozein unetan balia dezakezu datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea.

Halaber, jakinarazten dizugu erreklamazioa jar dezakezula Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez legeria urratu dela uste baduzu.