serunion-niños-gastronomia

Gure gastronomia

Gure sukaldeetan betiko errezetak prestatzen ditugu, tradizionalak, mediterraneoak eta eskualdeko bakoitzeko sabore tipikoekin, haurrek ezagutzen eta gozatzen dituzten platerrak. Horiek prestatzeko bertako eta eskualdeko hornitzaileez fidatzen gara, goi-mailako kalitatea duten lehengaiez hornitzen gaituztenak.

Gure sukalde-lerroak

Serunionek elikagaiak prestatzeko sistema desberdinak eskaintzen dizkie bere bezeroei:

GARRAIATUTAKO ZENTROAK
Hurrengo aukerak eskaintzen ditugu:

  • Lerro beroa: sukalde zentral batean tradizionalki prestatutako poduktua iristen da egunero.
  • Lerro hotza: patentatutako CTH sistema (egungo sukaldaritza tradizionala) baten bitartez prestatzen da produktua eta hozte-sistemaren bitartez kontserbatzen da zerbitzuaren aurretik bere birsorkuntzarako.
  • Lerro mistoa: CTHko produktu batzuk eta zentroan bertan prestatutako beste batzuk.


IN SITU ZENTROAK
Produktuaren erabateko lanketa zentroaren berezko instalazioetan.

HORNITZAILE BAKARREKO ZENTROAK
Zentroa lehengaiaz bakarrik hornitzen dugu. Bezeroak egiten du lanketa.

serunion-educa-niña-afro-riendo-comiendo

Menuen moldaketa

Serunionen badakigu haur bakoitza desberdina dela eta batzuk dieta berezia behar dutela. Horregatik gure menuen 30 egokitzapen baino gehiago lantzen ditugu, erantzuna emanez behar espezifiko horiei.

Intolerantziak, alergiak edo beste arazo batzuengatik, menu berezi bakoitza arduraz landuta eta identifikatuta dago, haurren elikadura-segurtasuna bermatzeko.

serunion-educa-gastronomia-adaptacion-menus-niños-comiendo

Lehen marken aldeko apustua egiten dugu

Merkatuan liderrak diren marka eta hornitzaileak izateak gure kalitatearekiko hitza mantentzea ahalbidetzen digu, bai produktu zein zerbitzuari dagokionez. Merkatuko erreferentzia onenak eta hornitzaile ospetsuenak ditugu, eta horiek ikuskatu egiten ditugu eta kalitate eta elikadura-segurtasuneko kontrol garrantzitsuak egiten dizkiegu trazabilitate berme handienak bermatzeko.

serunion-educa-gastronomia-carro-manzanas

Elikadura-segurtasuna

Zerbitzuaren kalitatea eta gure produktuen elikadura-segurtasuna bermatzeko, Serunionek kudeatzen dituen zentro guztietan autokontrolerako sistema espezifikoa inplementatzen du, sektoreko araudiaren araberakoa dena: arriskuen eta kontrol-puntu kritikoen analisia (APPCC), Europako legeriak sustatua RE 852/2004 eta RE 178/2002 erregelamenduetan.

Gainera, hurrengo kalitate bermeak ditugu:

  • ISO 9001 ziurtagiria: Kalitatearen kudeaketa.
  • ISO 14001 ziurtagiria: Ingurumenaren kudeaketarako sistemak.

Jar zaitez Serunionekin harremanetan

serunion-educa-gastronomia-seguridad-alimentaria