SERUNION SAU. da Webgune honen www.serunion.es (aurrerantzean, “Webgunea”) titularra. SERUNIONEk (IFK: A59376574) Egoitza soziala (C/Esteban Terradas nº 8 Leganés, Madrid) eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan dago izena emanik, LIBURUKIA: 20.497, FOLIOA: 66, ORRIA: B-6.600.
Serunionekin harremanetan jartzeko, mezu elektronikoa bidal dezakezu
info@serunion.elior.com

Erabiltzeko baldintzak

1. XEDEA

Zehaztapen eta erabilera baldintza orokor hauek (aurrerantzean, "erabilera baldintza orokorrak") arautzen dute Webgunearen erabilera.

Webgune honetan sartzean eta berau erabiltzean, erabilera baldintza orokor hauek irakurri dituela aitortzen du erabiltzaileak, eta zehaztapen eta baldintza guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileak, orobat, aitortzen eta onartzen du sartzen den unean indarrean dauden erabilera baldintza orokorren mende egongo dela Webgunearen sarbidea eta erabilera.

2. EDUKIAK

Webgunearen titularrak beretzat gordetzen du erabilera baldintza orokor hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea, baita aplikatzekoak diren beste baldintza orokor edo bereziak aldatzekoa ere. Nolanahi ere den, erabilera baldintza orokor hauek aldian behin kontsultatzeko gonbit egiten diogu.

Webgunea tresna gisa pentsatu da, erabiltzaileek aukera izan dezan askotariko eduki, albiste eta informazio korporatiboetara sartzeko eta eskaintzen ditugun zerbitzuei buruzko informazio xehea jasotzeko.

Bereziki, gure sukaldaritza-zerbitzuak eta gure jardun-sektoreen esparruan euskarri emateko gauzatzen ditugun zerbitzuak ezagutzeko aukera emango dio Webguneak.

Orobat komunikatzeko kanala da webgunea, nolabaiteko informazioa eskatu eta/edo iradokizunen bat proposatu nahi duten bezero edo bezero potentzialentzat nahiz etorkizunean langileak hautatzeko prozesuetan parte hartu nahi duten hautagaientzat.

3. WEBGUNEAREN ERABILERA

Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du aske eta jakinaren gainean gauzatzen duela Webgunearen eta/edo bertan jasotako zerbitzuen sarbidea eta erabilera, eta bere erantzukizunpean soilik. Webgunearen titularrak ez du inola ere erantzukizunik hartuko erabiltzaileak Webguneari edo zerbitzuei emandako erabileraren gainean, ezta horren ondorioz eragindako kalte-galeren gainean ere.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea eta Zerbitzuak egoki eta legez erabiltzeko, aplikatzekoa den legeriaren, erabilera baldintza orokor hauen, eskuarki onartutako moralaren eta ohitura onen, eta ordena publikoaren arabera.

Zehazki, erabiltzailea(k):

  • ez dio baimenik gabeko edo iruzurrezko erabilerarik emango Webguneari eta/edo zerbitzuei;
  • ez da sartuko, eta ez da saiatuko sartzen, webguneko baliabide mugatuetara;
  • ez ditu erabiliko Webgunea eta/edo Zerbitzuak ezein xede edo ondorioetarako, legez kanpokoak edo legearen aurkakoak bada; erabilera baldintza orokor hauetan adierazitakoaren, fede onaren nahiz ordena publikoaren aurka badoa; hirugarren batzuen eskubide edo interesei kalte egiten badie; edonola ere Webgunean kaltea edo gainkarga eragin badezake; edo Webgunea normal erabili eta baliatzea galaraz badezake;
  • ez du kalterik eragingo webgunean, edo gure hornitzaileen nahiz hirugarren batzuen sistemetan;
  • ez du sartuko birus informatikorik edo beste edozein sistema fisiko edo logikorik, Serunionen, haren hornitzaileen edo hirugarren batzuen sistemetan kalteak eragin ditzakeenik;
  • ez du atzituko, erabiliko eta/edo manipulatuko Webguneko titularraren, hirugarren hornitzaile batzuen edo beste erabiltzaileen daturik;
  • ez ditu edukiak erreproduzituko edo kopiatuko, banatuko, eraldatuko edo aldatuko, eta ez die sarbide publikorik emango komunikazio publikoko edozein modalitateren bitartez, erabiltzaileak dagozkion eskubideen titularraren baimenik ez badu edo legez baimenduta ez badago;
  • ez ditu ezabatuko, ezkutatuko edo manipulatuko egile-eskubideei buruzko oharrak, webguneko titularra identifikatzeko balio duten gainerako datuak, edo edukietara txertatutako hirugarren batzuenak, ezta edukietan txerta daitezkeen babes-gailu teknikoak edo informazio-mekanismoak ere;
  • ez du eskuratuko, eta ez da saiatuko eskuratzen, edukirik, kasuan-kasuan horretarako eskura jarri zaizkion bitartekoez edo prozedurez bestelakoak erabiliz, edo edukiak dauden web orrietan berariaz adierazitakoez edo, oro har, Webguneari eta/edo Zerbitzuei kalte eragiteko edo horiek erabilezin bihurtzeko arriskurik ez dutenez Interneten erabili ohi direnez bestelakoak.

 

4. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Erabiltzaileak onartzen eta aitortzen du Webguneko titularrarenak eta/edo hirugarren batzuenak direla Webguneko edukien eta/edo bertan jasotako gainerako elementu guztien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak (besteak beste, eta adibide gisa soilik, markak, logotipoak, izen komertzialak, testuak, irudiak, grafikoak, diseinuak, datu-baseak, softwareak, fluxu-diagramak, aurkezpena, audioak eta bideoak).

Erabiltzaileak zilegi du Webgunean dauden edukiak eta/edo elementuak erabiltzea, bistaratzea, inprimatzea, deskargatzea eta biltegiratzea, erabilera pertsonala, pribatua eta irabazi-asmorik gabekoa bada soil-soilik, eta betiere argi adierazten badu zein den horien jatorria eta/edo egilea eta, hala badagokio, titularren copyright-aren eta/edo marka erregistratuaren (TM) sinboloa ageri bada.

Erabat debekatuta dago elementu horiek merkataritza-xedeetarako edo irabazi asmoz erabiltzea, erreproduzitzea, komunikatzea eta/edo banatzea, aldatzea, eraldatzea edo deskonpilatzea. Hemen adierazi ez diren beste xede batzuetarako erabili edo ustiatu nahi badira Webgunean jasotako edukiak eta/edo beste elementuak, aurrez baimena eman beharko du Webgunearen titularrak edo ukitutako eskubideen titularrak.

5. ESTEKAK

Webguneak barne har ditzake hirugarren batzuen webguneetara daramaten estekak. Elementu horiek erreferentzia gisa ematen dira soil-soilik.

Webgunearen titularrak, zintzotasun osoz uste eta dakienaren arabera, aplikatzekoa den legeria betetzen duten webguneetarako estekak emango ditu soilik. Hala ere, Webgunearen titularrak ez ditu onesten edo kontrolatzen webgune horietako edukiak eta/edo haiei egiten zaizkien aldaketak; hortaz, berariaz uko egiten dio erantzukizun orori, edonolako kalterik eragiten bada erabiltzailea sartu egin delako, erabili duelako edo erabili ezin izan duelako estekatutako edozein webgune, edo bertan jasotako edukia.

Bestalde, beste webguneetan ezin da ezarri Webgune honetara lotzen duen estekarik, ez bada aurretiaz jaso Webgunearen titularraren idatzizko baimena. Eskaerak Webgunearen titularraren helbidera bidali behar dira. Dena dela, Webgunera estekatzen duen webguneak Legea bete beharko du, eta ezingo du barnean hartu, ostatatu edo estekatu legearen, moralaren, ohitura onen eta/edo ordena publikoaren aurkako edukirik, ezta Webgunearen titularraren ondasunak edo eskubidea urratu ere.

6. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK BAZTER UZTEA

Webgunearen titularrak ez du bermatzen Webgunea erabilgarri egongo denik eta funtzionatzen jarraituko duenik. Ondorioz, Webgunearen titularra ez da inola ere izango erantzule, kalte-galerarik eragiten bada arrazoi hauek direla eta:

  • Webgunea ez dago erabilgarri edo irisgarri;
  • webgunearen funtzionamendua eten da edo akats informatikoak, telefono-matxurak, konexio-faltak, atzerapenak edo blokeoak daude, funtzionatu bitartean urritasunak edo gainkargak izan direlako telefono-lineatan, datu-zentroetan, interneteko sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan; eta
  • hirugarren batzuek, webgunearen titularraren kontrolpetik at, baimenik gabe sartzean eragindako beste kalte batzuk. Webgunean birusak sartzeko arriskua murrizteko, birusak hautemateko programak erabiltzen dira. Nolanahi ere, ezin da bermatu Webgunean ez direnik egongo birusak edo hirugarren batzuek sartutako beste elementu batzuk, eta horiek ezingo dituztenik aldaketak eragin erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan edo haien sistemetan biltegiratutako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan. Ondorioz, Webgunearen titularra ez da inola ere izango erantzule, kalte-galerarik suertatzen bada, edonolakoa dela ere, erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen birusak edo beste elementu batzuk egotearen ondorioz. Webgunearen titularrak hainbat babes-neurri hartzen ditu Webgunea hirugarren batzuen eraso informatikoetatik babesteko. Nolanahi ere, webgunearen titularrak ez du bermatzen baimendu gabeko inork jakin ezingo duenik webguneko zer orri bisitatzen dituen erabiltzaileak, ezta zer egoera, ezaugarri eta inguruabarretan bisitatzen duen erabiltzaileak webgunea ere. Ondorioz, Webgunearen titularra ez da inola ere izango erantzule, baimenik gabeko sarbide horren ondorioz kalte-galerarik eragiten bada.

7. DATU PERTSONALEN BABESA

Erabiltzaileak Webgunea erabiltzean ematen dituen datu pertsonal guztiak Pribatutasun Politikaren arabera tratatuko dira eta, hala behar izanez gero, baita datuak biltzeko inprimakietan datu pertsonalak babesteko asmoz ezartzen diren klausula gehigarrien arabera ere, halakorik bada. Erabiltzaileak irakurri eta onartu egin beharko ditu, bai politika hori, bai ezarritako klausula gehigarria, halakorik ezarri bada, guztia ere bere datu pertsonalak eman baino lehen.

Informazio gehiago nahi baduzu, Pribatutasun Politika kontsulta dezakezu:.

8. COOKIEEN ERABILERA

Zenbaitetan cookieak erabiltzen ditu Webgune honek; hau da, erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategi txiki batzuk, erabiltzaileari buruzko informazioa lortzeko aukera ematen dutenak.

Erabiltzaileak cookieak sortzea galaraz dezake; horretarako, dagokion aukera hautatu behar du nabigatzailearen programan. Dena dela, cookieak desaktibatzeak Webgunearen funtzionamendu ona eragotz dezake.

Informazio gehiago nahi baduzu, Cookie Politika kontsulta dezakezu:

9. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Bai erabilera baldintza orokor hauek, bai Webgunearen titularraren eta erabiltzailearen arteko harremana, Espainiako legeriaren mende daude biak ala biak, eta haren arabera interpretatuko dira. Alde biek adosten dute Bartzelonako epaimahai eta auzitegien jurisdikziopean jarriko direla erabilera baldintza orokor hauei edo haien arteko harremanari buruzko eztabaidak ebazteko.