Komunikazioa
Ongi etorri gure prentsa-aretora, hedabide, kazetari, akziodun, bezero eta orokorrean publikoarekin harremanetan jartzeko gunea.
Serunionen oso gustuko dugu gure albisteak partekatzea normalean bisitatzen gaituzten publikoekin, horiek gure balio, albiste eta egunero konpanian egiten ditugun ekimenei buruz informatuta manten daitezen.
Areto honetan aurkitu ahal izango duzu urteko prentsa-dossier bat Serunion oinarrizko eta beharrezko informazioarekin, bere historia, eboluzioa, zerbitzu-tipologia eta datu orokorrak: era berean, halaber, eta dataren arabera, barne hartzen ditugu urte horietan guztietan argitaratu diren prentsa-ohar guztiak konpainiaren inguruko albisteak ezagutzeko interesa duten pertsona horiek informatuta mantentzeko.
Gardentasunean eta konfiantza oinarritutako harremanetan sinesten dugu eta horregatik gure publiko desberdinen eskura jartzen dugu konpainiak jaulkitako informazio guztia, edozein behar informatibo eskuratu ahal izateko.
Espero dugu zure gustukoa izatea.
Prentsa-oharrak
Hedabide, kazetari edo Serunionek argitaratutako azken albisteak ezagutu nahi dituen erabiltzaieei dago eskainita gune hori. Hemendik irakurri eta deskargatu ahal izango dituzu gure prentsa-oharrak eta informazioa lortuko duzu hurrengoen inguruan: zentroen inaugurazioak, kontzeptu berrien aurkezpenak, lankidetza-hitzarmenak erakundeekin eta enpresak martxan jarritako ekimen guztiak.
Oinarrizko datuak
"Gu" sailean Serunioni buruzko informazio orokorra aurkituko duzu eta kide den taldeari buruzkoa, Elior Group. Gure konpainiaren historia, zerbitzuak eta RSC jarduerak ezagutzeak gure erakundea hobeto ulertzen lagunduko dizula pentsatzen dugu, bere sorreratik gaur egunera arte.