Zerbitzu osagarriak

serunion-educa-cartel-rosa-niños

Monitoreak funtsezkoak eta ezinbestekoak dira gure hezkuntza proiektuaren garapenean. Bere lan nagusia eskolako jangela hezi eta dinamizatzea da, mahaian zuzenak diren ohiturak, kideekiko errespetua eta elikadura anitzaren garrantzia sustatuz. Eskola-umeak gonbidatzen ditugu haien kabuz ezagut ditzaten elikagaiek eskaintzen dituzten forma, usain, testura, zapore eta kolore aukera desberdinak.

serunion-educa-monitores-servicios-complementarios-niña-autobus

Etxetik eskolarako ibilbidea eta eskolatik etxerakoa ere une egokia da haurren hezkuntza osatzeko, portaera arduratsua eta besteekiko errespetua sustatuz.

Eskolako garraioko laguntzaile taldea arduratzen da haurrak zaintzeaz autobusean egiten duten ibilbidean eta bertan bide-segurtasunari buruzko ikaskuntza sustatzeaz, zerbitzuaren funtzionamendu egokiaren partaide bilakatuz.

Eta goiztiarrenentzat, eskola-orduak hasi aurretik eskolara iristen direnentzat, gure goizeko ikasgela irekitzen dugu; bertan, harrera-zerbitzua eskaintzen dugu zentroko klaseak hasi arte.