
Helduentzako gure zerbitzuak
Izan egoitzan edo zure etxean, jateko ordua une atsegin eta osasuntsu batean bilakatuko dugu.
Gure eskaintza gastronomikoa
Hirugarren adinekoentzat neurrira egindako konponbideak, haien adimen-menpekotasun edota menpekotasun fisikoaren mailaren arabera.

Etxeko arreta
Era autonomoan janaria prestatzea zaila edo ezinezkoa izan daiteke pertsona batzuentzat. Menpekotasunen bat sufritzen dutenei edo hirugarren adinekoei laguntzeko, Serunionek zure eskura jartzen du etxeko arreta-zerbitzua (SAD).
Gizarte-laguntzaileek koordinatzen dute eta SADek eguneko menuen etxez etxeko banaketa eskaintzen die haien kabuz janaria prestatu ezin duten pertsona horiei.
Gainera laguntza- eta aholku-lanak egiten dira erabiltzaileen ongizatea handiagotzeko. Kontrol eta planifikazio nutrizionala egiten dugu, erabiltzaile bakoitzaren elikagai beharren eta ekarpen kalorikoaren arabera menuak eginez eta zure helbidean entregatzen ditugu.
SADek lagundu egiten du heldua ahalik eta denbora gehien bere etxean manten dadin, bere ingurunean, egunero janari egin berriaren zaporeaz gozatuz.

Zerbitzu bereziak
Egoera berezietarako, zerbitzu bereziak. Gure eskaintza zabaltzen dugu zentro bakoitzaren beharretara egokituz, jangelatik haratago konponbideak eskaini ahal izateko.
Suite eta apartamentu pribatuetarako sukaldaritza-zerbitzuak eskaintzen ditugu eta eskaintza espezifiko bat eskatzen duten ekitaldi bereziak antolatzen ditugu.
