serunion-maquina-vending-mano

Serunion Vending, zer nahi duzu?

Teknologia berritzaileena aplikatzen diegu kontsumo-portaera berriei vending makinetan.

Eskaintza handia dugu eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan

Gizarteko kontsumo-portaerak aldatu egiten dira, baita vending makinetan produktuak aukeratzerako orduan ere. Geroz eta gehiago, erabiltzaileen lehentasunak produktu osasuntsuetara jotzen dute. Lehentasunak ezagutu eta teknologia berrienak gehitzeak bezero bakoitzarentzako irtenbide egokienak ematea ahalbidetzen digute, horien eremuetara eta beharreta egokituz. Vending zerbitzuaren balioaren pertzepzioa gehitzen dugu gustuko dugulako kontsumitzailearen esperientzia zaintzea. Kontsultatu katalogoa hemen.

Berrikuntza

Vendingaren sektorean teknologiak ezartzen du desberdintasuna.

  • Pertsonalizatutako proiektuak
    Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako proiektu pertsonalizatuak garatzen ditugu, merkatuaren aldaketetara egokituz eta makinen kokalekuaren egokitasuna eta horietan eskainitako produktuen aukeraketa aztertuz. Berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten dugu eta horregatik ordainketa-irtenbide desberdinak proposatzen ditugu merkatuan existitzen diren aukera anitzei eta kontsumo-portaera berriei erantzuna emanez, horrela, abantailak gehituz uneoro eta edonon zerbitzu ona emateko.
  • Joera ekologikoak
    Serunionen partekatu egiten ditugu hazkunde irakunkorreko eta hondakinen berrerabilpeneko joera ekologikoak. Horregatik reverse vendingeko puntuak instalatzeko aukera eskaintzen dugu, vending aukera ekologikoena. Makina horiek kontsumitutako produktuaren ontzien birziklapena ahalbidetzen dute (latak, brickak, papera) eta ziurtatu egiten dute hondakinen kudeaketa zuzena.
serunion-vending-maquina-hombre-pulsando-innovacion

Produktua

Profil bakoitzari egokitutako produktu-sorta bat definitzen dugu, kasu bakoitzerako egokiena den produktuen katalogoa konfiguratuz.

  • Lehen marken aldeko apustua egiten dugu

Merkatuan liderrak diren markekin lan egiten dugu. Erakusleiho perfektua gara horien kalitatea eta kontsumitzailearen bizitzaren erritmo ezberdinetara egokitzeko duten gaitasuna erakusteko.

  • Merkatuko joeren aurrean

Produktu berritzaileak eskaintzen ditugu sorta aukera handiarekin, osasuntsuak eta esklusiboak, betiere merkatuaren joeren eta pertsonen behar aldakorren araberakoak: produktu dietetikoak, zeliakoentzat egokiak, fruta, sandwich aukera zabala, bidezko merkataritzako produktuak eta edari eta jaki energetikoak.

serunion-vending-producto-cafe
serunion-vending-maquina-mujer-pulsando-servicio

Zerbitzua

Zerbitzu erabilgarria 24 orduz, urteko 365 egunetan. Saltzeko makinek produktuak eguneko edo gaueko edozein unetan eskuratzea ahalbidetzen dute merkataritza ordutegien menpe egon gabe.

Zerbitzu tekniko eta birjartzekoa dugu, gainera, eta horrek makinen etekin osoa ahalbidetzen du, zerbitzu jarraitua bermatuz eta makinetan produktuaren gabeziak saihestuz.

Jar zaitez Serunionekin harremanetan